Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko lau enpresek industria 4.0ra jauzi egingo dute DEBEGESAren laguntzaz

Debabarreneko lau enpresek industria 4.0ra jauzi egingo dute DEBEGESAren laguntzaz

2018/09/26
  • Industria 4.0

 

Debabarreneko lau enpresek Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz lurralde garapenerako laborategiaren baitan abiarazi duen “Industria 4.0 eredutik abiatuta lurraldea garatzeko programan” parte hartzeko aukera izango dute.

Programa honen bitartez, eta Debegesa Garapen Agentziaren eskutik, enpresek aurrez egindako diagnosi fasean sakondu ahal izango dute; orain artean enpresen egoera aztertu da, 4.0 industria ereduak lehiakortasuna hobetzeko eskain ditzakeen aukerak, hutsune nabarmenenak eta potenziala agerian jarrita.

Diagnostiko horretan oinarrituz, Debegesak 4 enpresa babespean hartu eta 4.0. eredura aldatzen lagunduko die, marketinean, merkaturatzean, estrategian edo teknologian behar duten laguntza eskainiz. Urtebeteko lan plan bat egingo da, 2019an inbertsio proiektu bat aurkeztu ahal izateko.

 Debabarreneko lau enpresek industria 4.0ra jauzi egingo dute DEBEGESAren laguntzaz