Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka martxoaren 11tik 13ra egingo da

2015-01-21 Iruzkinik ez

#ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokak helburu bikoitza du. Batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea.

Helburu zehatzagoak hauexek dira:

  • Topagune bihurtzea eta Lanbide Heziketari dagokionez eskualdean burutzen diren jarduera guztiak erakustea.
  • Entitate, erakunde eta eragile sozialen parte-hartzea bultzatzea, lanbide heziketak dituen aukera formatibo guztiak garatzeko.
  • Lanbide heziketaren gaineko informazioa gazteen esku jartzea, lanera sartzea erraztu asmoz.
  • Langile aktiboei eta langabeei eskaintzaren berri ematea, egun duten lanpostua hobetzeko edota lanaren bilaketa errazteko.
  • Herritarrei Lanbide Heziketaren garrantziaz ohartaraztea, garapen sozioekonomikoaren giltzarri gisa.


Abian 2013 01   Abian 2013 02

Parte-hartzaileak

2015eko martxoaren 11tik 13ra ospatuko da #ABIAN, eta dagoeneko, antolaketa lanetan ari dira eskualdeko lanbide heziketako ikastetxe guztiak, Debegesa garapen agentziaren laguntzarekin. Aurtengo edizioan parte hartuko dute:

Azokak iraungo duen hiru egunetan doako tailerrak, jardunaldiak eta mahai-inguruak antolatuko dira ikasle, guraso eta oro har herritarrei zuzenduta.

 

Irakurri honekin lotutako hurrengo albistea: