Debabarreneko 5 enpresa turistikok energia auditoretza doan egiteko aukera izan dute DEBEGESAren bitartez

2016-12-21 Iruzkinik ez

Belaustegi eta Calbeton jatetxeek, Itxaspe Kanpingak eta Goikola eta Erlete Goikoa nekazalturismoek doako energia ikuskaritza egiteko aukera izan dute, kostuak aurrezteko helburuarekin.  Auditoretza hauen baitan, egungo egoeraren diagnostikoa eta energia arloan aurrezteko plana egin zaie.

Horrez gainera, establezimenduaren eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa eman zaie. Ostatuen kasuan, gainera, Ekoetiketa lortzeko eskatzen diren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten ala ez aztertu da.