Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko Aste Berdea 2008 programa aurkeztu da

Debabarreneko Aste Berdea 2008 programa aurkeztu da

2008/06/05
Debegesako Garapen Iraunkorreko departamentuak gaur aurkeztu du, Ingurumenaren Mundu Egunean, hain zuzen, 2008ko Debabarreneko Aste Berdeko programa, "Debabarreneko CO2 emisioak murriztuz" lelopean.

Aste Berdea 2008 programaren aurkezpen prentsaurrekoan Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Iraunkorreko arduradunak, eta eskualdeko udal ezberdinetako ordezkariek parte hartu dute; hala nola, Aitor Loiola- Mallabiko Alkateak, Jesus Rementeria- Eibarko Ingurumen zinegotziak, Roke Akizu- Soraluzeko Ingurumen zinegotziak, Iñigo Agirre- Mutrikuko Ingurumen zinegotziak eta Idoia Alvarez- Debako Ingurumen teknikariak.

Programa honetan eskualde mailan zein herri mailan sustatutako ekimenak jasotzen dira eta 4 pausu proposatzen dira Debabarreneko CO2 emisioak murrizteko. Kontsultatu hemen triptikoa.

Debabarreneko Aste Berdea 2008 programa aurkeztu da