Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarrenak bere eskaintza turistikoa sustatuko du FITUR azokan

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa sustatuko du FITUR azokan

2011/01/14
Debabarreneko eskaintzaren baitan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak jaso berri duen europar mailako izendapenak toki nabarmena hartuko du datorren urtarrilaren 19tik aurrera Madrilen egingo den Nazioarteko Turismo Azokaren 31. edizioan.

Aurten ere hutsik egin gabe, Debabarrenako eskualdea Madrilgo FITUR azokan izango da turistikoki ezagutarazteko asmoz. Aurtengo edizioa urtarrilaren 19tik 23ra egingo da eta Debabarrenak bere nobedadeak eta eskaintza turistikoa aukeztuko ditu bertan.

Ohi bezala, eskualdeko ordezkari politikoak eta Debegesa Debabarrenako Garapen Agentziako  zuzendari eta turismo teknikariak azokara bertara hurbilduko dira egun horietan gainerako erakundeekin harremanak sendotu eta sektoreko profesionalen artean kontaktuak gehitzeko, hori guztia eskualdeko turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmoz. 

Euskadiko Stand turistikoan kokaturik, FITUR azokako 9. pabilioian, Debabarrenak turismo-promozio kanpaina berria aurkeztuko du Madrilen, Euskal Kostaldeko Geoparkeak jaso berri duen Europar mailako izendapena buru duelarik, Deba, Mutriku eta Zumaiako udalek bultzaturiko proiektua, hain zuzen. Honela, Euskadiko Stand-ean Geoparkearen inguruko erakargarritasunen berri emango zaie bisitariei: produktu turistiko ezberdinak, ostatuak, museoak eta, oro har, zerbitzuak.

Era berean, Flyscharen Ibilbidea sustatuko da aurtengo edizioan, Eusko Jarlaritzaren eskutik Euskadi Turismo Saria jaso berri duela eta.

FITUR azokak 31. edizioa du aurten. Turismo azoka garrantzitsuenetarikoa da mundu mailan eta urtero sektoreko profesionalentzat derrigorrezko hitzordu bihurtu ohi da. Iazko edizioan, 2010ean, 166 herrialdeetako 10.000 erakusmahai baino gehiago elkartu ziren azokan, eta 124.000 profesional baino gehiagok eta 7.000 kazetari inguruk hartu zuten bertan parte.

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa sustatuko du FITUR azokan