Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban

Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban

2018/03/12
Mutrikun hitzordua asteazkenean izango da, hilak 14, Astigarribiako elizan. Deban, berriz, hurrengo egunean egingo da batzar irekia, martxoak 15, Agirre Jauregian. Bi bilerak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Asteazkenean eta ostegunean, hilak 14 eta 15, Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Planaren berri emateko bilera irekiak egingo dituzte Mutrikuko eta Debako Udalek.

Deba ibaiaren eta ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana bi udalek sustatu dute. Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu Plan honek, hain zuzen ere, zatirik interesgarrienean, bai paisaia aldetik, baita bertan biltzen diren ondare kultural eta natural elementu ugariengatik ere. Azpimarratzekoa da, gainera, 2017an egindako partaidetza prozesu baten bidez landu da plana, 61 lagunen partaidetzarekin.

Bi bilerak arratsaldez egingo dira eta interesa duen herritar oro azaldu daiteke bertara. Bertan izango dira udal ordezkariak eta plana erredaktatu duten Debegesa garapen agentziako bi teknikari. 

 

MUTRIKU:

Eguna: Martxoak 14, asteazkena
Tokia: Astigarribiako elizan
Ordua: 17:30ean.


DEBA:

Eguna: Martxoak 15, osteguna
Tokia: Agirre Jauregian.
Ordua: 17:30ean

 

Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban