Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Daiteke Gizarte Aholkularitzak lan-orientazio zerbitzua jarri du martxan Debegesaren egoitzan

Daiteke Gizarte Aholkularitzak lan-orientazio zerbitzua jarri du martxan Debegesaren egoitzan

2018/04/26
Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Lanbideren zentro kolaboratzailea den heinean, lan-orientazio zerbitzua eskainiko du berriro ere Debegesa garapen agentziaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Lanbideren zentro kolaboratzailea den heinean, martxan jarri du berriro ere lan-bitartekaritza eta orientazio zerbitzua Debegesa garapen agentziaren egoitzan. Lan bila dabilen oro hurbildu daiteke bertara, lan-orientazioa jasotzeko, curriculuma eta aurkezpen gutunak egiteko, lan elkarrizketak prestatzeko, lan merkatuari buruzko informazioa jasotzeko, etabar.  

Orientazioa bakarka, aurrez txanda hartuta, edo taldeka eskainiko da. Hilero tailerrak egingo dira; Lanbideren webgunean argitaratuko da tailer hauei buruzko informazioa.

Berrikuntza gisa, aurten zerbitzua hobetu eta enplegu zentro bat ireki da erabiltzaileen esku lau ordenagailu eskura jarriz. Enplegu zentroa erabili nahi dutenek orientatzaileen laguntza jasoko dute curriculuma osatzeko, lana bilatzeko webguneetan izena emateko edota Linkedin sare sozialean euren perfila sortzeko. Halaber, lan bilaketarekin lotutako dokumentazio osagarria izango dute eskuragarri, baita inguruko lan eskaintzen berri ere.

Bulego ordutegia astelehenetik ostegunera, 8:30etik 16:30era eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara izango da.

Maiatzean hurrengo tailer hauek eskainiko dira:

  • Maiatzak 4: curriculum espresa (gaztelaniaz).
  • Maiatzak 23: curriculum espresa (euskaraz).
  • Maiatzak 30: CV egokia egiteko irizpideak (gaztelaniaz).
  • Maiatzak 31: nola antolatu lana bilatzeko (gaztelaniaz).

Tailerrak doakoak dira eta 10:00etatik 13:00etara egingo dira Debegesaren egoitzan. Parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da 943 82 01 80 telefono zenbakira deituz.

Lan orientazio zerbitzuarekin harremanetan jartzeko eta aurrez hitzordua eskatzeko:

T.: 943 82 01 80
E.:  / 

Daiteke Gizarte Aholkularitzak lan-orientazio zerbitzua jarri du martxan Debegesaren egoitzan

Aste honetan eskaini da lehendabiziko tailerra, Debegesaren egoitzan