Dagoeneko prest daude Debabarreneko ekimen iraunkorren lehiaketako oinarriak

2008-06-06 Iruzkinik ez

Lehiaketa hau eskualdeko herritar orori zuzenduta dago. Bere helburua ingurumena zaindu eta hobetzeaz gain, Debabarreneko hiritarren bizi kalitatea hobetzea da. Ekimen horiek CO2 emisioak murriztera bideratuta egon beharko dira, zehazki ondokoetan:

  • Mugikortasuna
  • Energia
  • Erosketa iraunkorrak edota ekologikoak
  • Hondakinak
  • Ingurune naturala (naturguneak, berdeguneak)

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak eta animatu parte hartzera.