Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean" jardunaldia azaroaren 3an, Debegesan

"Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean" jardunaldia azaroaren 3an, Debegesan

2017/10/23
  • Soziala
  • Debabarrena
  • Berrikuntza
Tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko jardunaldia hartuko du Debegesa garapen agentziak azaroaren 3an.

Debegesak, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez” ekimena garatu du. Tokiko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua landu ondotik, jardunaldia antolatu dugu tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko.

 

Egitaraua:

09:00        Ongi etorria. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debegesa.

09:10        Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea): “Berrikuntza soziala eta tokiko garapena: harremantze-eredu berriak eraikitzen”

09:40        Galdera-erantzunetarako tartea.

09:50        “Debabarrena Berritzen, Debabarrenean Berrikuntza Soziala eraginez”. Emaitzen eta ondorioen aurkezpena.

10:10        Atsedenaldia.

10:30        Berrikuntza sozialeko esperientzia arrakastatsuak:

  • Elkarrekin eraikitzen: ikasleek enpresa mundua ezagutzeko programa Urola Erdian. Iosu Sorazu (Iraurgi Berritzen).
  • Laboral Kutxa: Berdintasuna enpresetan. Nuria Agirre (Laboral Kutxako GGBBen arduraduna)

11:20        Galdera-erantzunetarako tartea.

11:30        Talde-dinamika.

11:50-12:00        Balorazioa eta itxiera.


Izena emateko epea urriaren 31ra arte egongo da irekita. Horretarako, deitu 943 82 01 10  telefonora (Maider Gogorza) edo idatzi mezu bat komunikazioa@debegesa.eus helbidera.

Jarduera guztiak euskaraz izango dira. Euskaraz ulertzen ez baduzu, adierazi izena ematerakoan, eta saiatuko gara ulermena bermatzeko bitarteakoak ezartzen. 

"Berrikuntza soziala eta tokiko garapena Debabarrenean" jardunaldia azaroaren 3an, Debegesan