Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketak Deban, Eibarren, Elgoibarren eta Ermuan

2018-04-23 Iruzkinik ez

Debako, Eibarko, Elgoibarko eta Ermuko Udalek herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa jarri dute martxan. Ekimena Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatu dute.

Lehiaketaren helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, gure herrietako ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketa herritar guztiei zabalik dago. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, apirilaren 24tik maiatzaren 15a arte. Herriz-herri:

  • DEBATurismo Bulegoan edo apirilaren 24an, 10:00etatik 13:00etara, Foruen plazan egingo den lore banaketan (“FurgoBaratza”).
  • EIBARPegoran edo apirilaren 25ean, 10:00etatik 13:00etara, Untzaga plazan egingo den lore banaketan (“FurgoBaratza”).
  • ELGOIBAR: HAZ bulegoan edo apirilaren 26an Kalebarren plazan izango den “FurgoBaratzan” (10:00etatik 13:00etara).
  • ERMUAAbiapuntuan edo apirilaren 27an, 10:00etatik 13:00etara, Cardenal Orbe plazan egingo den lore banaketan (“FurgoBaratza”).

Izena ematean nahitaezkoa izango da etxe guztietara banatu den inprimakia bete eta entregatzea. Inprimakia udal webguneetan ere eskuragarri dago.

Sariei dagokienean, herri mailako bi sari izango dira, 150 eurokoa bakoitza. Gainera, eskualde mailako beste sari bat emango da, 200 eurokoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, euren udaletxera jo dezakete. Halaber, lehiaketaren oinarriak udal webgunean eskuragarri izango dituzte.

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.