Atzerrian praktikak egiteko bekak – GLOBAL TRAINING 2016

2016-05-30 Iruzkinik ez

Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta.

Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin).

 

BALDINTZAK:

  • Titulua. Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago edukitzea 2016ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2016ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.

 

IZEN-EMATEA

Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: www.becasglobaltraining.eus eta dokumentazioa paperean DEBEGESAren egoitzan, Azitain Industrialdean 3 bis, 20600 Eibar.

 

AUKERATZE-PROZESUA

Aukeratze-prozesua egitean Curriculum Vitaea aztertuko da, titulazioa, prestakuntza, praktikak… hartuko dira kontuan. Betiere berdintasun, meritu eta gaitasun irizpide orokorrak aintzat hartuta; ingeles proba (C1 –B2) titulua aurkezten ez dutenen kasuan; talde-dinamikak eta aukeraketa egiten duen Tribunalaren aurrean elkarrizketak egongo dira. Tribunalak erabakiko du pertsonaren profila praktikak egingo dituen enpresaren profilera eta beharretara egokitzen den.Aukeratuek 50 orduko prestakuntza jasoko dute (atzerrian baliagarria suertatuko zaien prestakuntza). Parte-hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan altan emanda egongo dira, eta bidaia nahiz gizarte erantzukizuna izango dute.

Izen-ematea.- Izena emateko epea maiatzaren 30etik ekainaren 30era arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago: www.becasglobaltraining.eus