Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arno Berpiztuz: egitaraua

Arno Berpiztuz: egitaraua

2009/01/08
Mutrikuko Udalak Arno ezagutarazteko ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Arnok Iberiar penintsulan dagoen arte Kantabriar baso handienetarikoa dauka, beraz benetako altxor naturala da. Gainera, eskualdean karga historiko handia du. Bere barnean Langatxo eta Iruroin bezalako Historiaurreko haitzuloak, Tritium Tuboricum (Iturburua) deritzan erromatar finkapena eta Donejakuera zihoazen erromesak gidatu zituen Erdi Aroko galtzada gordetzen ditu.

 Guzti horregatik, Mutrikuko udalak, Arnok dituen baliok ezagutarazi nahi ditu eta horretarako urtarrila eta otsaila bitartean hainbat ekintza antolatu ditu.

 

Urtarrilak 17: EZAGUTZEN AL DUZU ARNO?

Tokia: Mutriku, Beheko plazan.

Plazan mahai informatibo bat jarriko da, bertan Arnok gordetzen dituen sekretu guztiak aurkitu ahal izango dituzu. Gainera txikienek, joko bitartez Arnoko ingurunea hobeto ezagutzeko aukera izango dute.  

 

Urtarrilak 18: ARGAZKI RALLY-A

Argazki zaletu guztiek parte hartu dezakete, gainera izen-ematea dohainik izango da.

Izen-ematea: egun berean, 9:00etatik 10:00etara Kalbarioko baselizan.

Arloak: analogiko eta digitala.

Sariak:       

  • Lehen saria: 170€
  • Bigarren saria: 130€
  • Hirugarren saria: 90€
  • Argazki herrikoiena: 90€

Lehiaketaren oinarriak kontsultatu.

 

Urtarrilak 30: ORIENTATU!!!!!

Mutrikuko Institutuko 50 ikaslek baino gehiagok, Arnon egingo den lehenengo gymkhana-n parte hartuko dute. Bertan, orientazio joko baten bitartez Arnoko txoko bereziak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Otsailak 14-15: ARGAZKI ERAKUSKETA

Tokia: Zabien jauregia, Mutriku.

Argazki Rallyan parte hartuko duten argazkien erakusketa bat egingo da. Gainera, bertara gerturatzen diren guztiek argazki herrikoena aukeratuko dute.