Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Gipuzkoa Argitu' programako tailerra Mutrikun, argindar kontsumoari buruz

'Gipuzkoa Argitu' programako tailerra Mutrikun, argindar kontsumoari buruz

2018/12/03
Tailerra abenduaren 13an izango da, osteguna, Mutrikuko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Mutrikuko Udalarekin elkarlanean, 'Gipuzkoa Argitu' programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta, hortik abiatuz, erabaki egokiak hartzeko balio duen doako tailerra antolatu du abenduaren 13an, osteguna, 18:00etan, Kultur Etxean (Erdikokalea 28).

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 11a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

'Gipuzkoa Argitu' programako tailerra Mutrikun, argindar kontsumoari buruz

Gipuzkoa Argitu, abenduaren 13an