Arbe Hotelak Turismo Saria jaso du

2015-10-21 Iruzkinik ez

Iñigo Urkullu lehendakariak 2015eko Merkataritza eta Turismo Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Bilbon egindako ekitaldian, eta, besteak beste, Mutrikuko Arbe Hotela saritu zuten. Honek Berrikuntzari Bultzada Turismo Saria jaso du.

Sari banaketa ekitaldian, Arbe Hoteleko lagunen alboan izan ziren eskualdeko hainbat ordezkari, horien artean, Mutriku eta Debako alkateak, bi herrietako Turismo Bulegoetako arduradunak eta Debegesa garapen agentziako ordezkariak, Juan Angel Balbas zuzendaria eta Turismo Saileko kideak Cristina Iturriagagoitia eta Beatriz Escobar.