92 gaztetxok parte hartu dute Aste Santuko oporraldian Debabarrenean egin diren bideojoko tailerretan
8 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak Deban, Eibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen egin dira.
Lan-eskaintza: ekintzailetza arloko teknikaria
Debegesa Garapen Agentzian ekintzailetza arloko teknikari baten bila gabiltza. Zortzi hilabeteko lanaldi osoko kontratua izango du.
Hazilan programari buruzko informazio saioa eskainiko du DEBEGESAk asteartean, hilak 10
Hazilanen bosgarren edizioan izena emateko epea luzatu egin da apirilaren 20ra arte; interesa dutenek debegesa.eus webgunearen bitartez eman dezakete izena.
Etxean edo eraikinean birgaitze-lanak egin nahi dituzten herritarrei diru-laguntzen gaineko doako zerbitzua eskaintzen die DEBEGESAk
Debegesa garapen agentziak gogorarazi nahi du etxea edo eraikina birgaitzeko lanak egin nahi dituzten herritarrei (partikularrak zein bizilagunen komunitateak) doako zerbitzua eskaintzen diela diru-laguntzen gaineko informazioa eta laguntza emanez.
Hazilan programaren bosgarren edizioan izena emateko epea zabaldu du DEBEGESAk
20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei. Aurreko lau edizioetan 54 lagunek parte hartu dute (30 emakumezko eta 20 gizonezko) eta horietatik 34 lanean ari dira gaur egun.
Bideojoko tailerrak egingo dira Aste Santuan Debabarrenean
Izen-ematea arrakastatsua izan da; Deban, Eibarren eta Mutrikun plaza guztiak agortu dira dagoeneko. Mendaron eta Soraluzen, izen-ematea zabalik dago oraindik.
Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban
Mutrikun hitzordua asteazkenean izango da, hilak 14, Astigarribiako elizan. Deban, berriz, hurrengo egunean egingo da batzar irekia, martxoak 15, Agirre Jauregian. Bi bilerak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.
Debabarrenean 16 enpresa berri abian jartzen lagundu zuen Debegesak 2017an
Enpresa horiek 47 enplegu sortu dituzte eratzerako unean.
Debabarreneko 15 gazte biltegi-lanetarako trebatzen hasi dira, Txertatu Merkatuan egitasmoaren baitan
18 eta 29 urte bitarte dituzte eta atzo, hilak 5, hasi zuten “Biltegiko jarduera lagungarriak” izeneko ikastaroa, Elgoibarko IMHn. Sei emakumezkoak dira.
Armeria Eskola, metrologiako formazio dualean aitzindari
Asteartean, martxoaren 6an, hasiko da Metrologian graduondokoa Eibarko Armeria Eskolan; espezializazio hau eskaintzen aitzindaria izango da estatu osoan.
Debabarreneko Azpiegitura Mahaiaren bilera (lurzorua eta pabilioiak)
Asteartean egin da bilera eta bertan parte hartu dute Sprilurrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debabarreneko Udalek eta Debegesak.
GLOBAL LEHIAN 2018: Nazioartekotze Programa - Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea
EAEko enpresei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.
Debabarreneko Plan Estrategikoaren Berrikuspen partziala azken fasean da jada
Galdetegi bat prestatu da Debegesaren webgunean herritarrek bete eta ekintzak lehenetsi ditzaten. Halaber, dokumentua webgunean kontsulta daiteke.
Eskolako Agenda 21 programako bilera teknikoa egin zuten atzo Mutrikuko ikasleek
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, 2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Mutrikuko ikasleek bilera teknikoa egin zuten atzo, hilak 22, Udaletxean. Mutrikuko alkatea ere bertan izan zen, ikasleen galderei erantzuten.
Eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko proiektu berriak abian dira Debabarrenean
Eskualdeko zortzi Udalek bultzatzen duten Debabarreneko Enplegu Mahaian sortu diren proiektuak dira.
Eskolako Agenda 21 programako bilera teknikoa egin dute gaur Debako ikasleek
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, 2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Debako ikasleek bilera teknikoa egin dute gaur goizean Udaletxean.
Eibar Business Market, ekintzaile eta inbertitzaileen arteko topaketa
Egitasmoa Eibarko Udalak antolatu du, Ekingune, IK4-Tekniker eta Debegesarekin lankidetzan, eta otsailaren 8an eta 9an egingo da.
Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen ari diren ikasle ermuarrek bilera teknikoa egin dute
Eskolako Agenda 21 programaren baitan, 2017/18 ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan ura eta Deba ibaiaren gaia lantzen ari dira. Gai honen inguruan azterketa-lana eta herriko diagnostikoa egiten dabiltza eta sortu zaizkien galderak egin eta zalantzak argitzeko asmoz, Ermuko ikasleek bilera teknikoa egin dute Lobiano Jauregian.
Txertatu Merkatuan, Debabarrenean langabezia egoeran dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako prestakuntza tailerrak
Debabarreneko Udalek, Debegesarekin elkarlanean, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei (lanik gabeak eta ikasten ari ez direnak) lan merkatuan sartzeko aukera eskaintzen diete. Hiru ikastaro abiatuko dira otsailean eta martxoan. Izen-ematea doakoa da.
Negozio ideia lantzeko edo enpresa-proiektua martxan jartzen laguntzeko Lanbideren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da
Negozio ideia lantzeko edo enpresa berria martxan jartzeko laguntzak 1.000 euro eta 1.950 euro artekoak dira. Langabezia egoeran egotea beharrezkoa izango da. Epea otsailaren 1ean amaituko da.