AFMk ingeniariak behar ditu Global Training beketarako

2016-06-28 Iruzkinik ez

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, AFMk aukera ematen dizu atzerrian 6 eta 9 hilabete artean praktika ordainduak egiteko. Zu bezalako gazte ingeniariak behar dituzte. Baldintzak:

  • 30 urte baino gutxiago
  • Ingeles maila ona (azterketa bat egingo dugu)
  • 1.358€ hilean

Non eman dezakezu izena? www.globaltraining.eus webgunean sartu eta bertan aurkituko duzu informazio guztia. Zalantzaren bat baduzu, deitu 943 309 009 telefonora (Itziar edo Arantza).

Aurreko edizioan izena eman zuten ingeniari guztiek lortu zuten beka.

Bizkor ibili, hilaren 30era arte duzu aukera Global Training beka eskuratzeko. Animatu!