Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokaren IV. edizioa martxoan egingo da

ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokaren IV. edizioa martxoan egingo da

2019/02/20
  • Lanbide Heziketa
  • LH
  • ABIAN
Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikasletik gora igaroko dira bertatik.

Martxoaren 27tik 29ra bitartean egingo da bi urtetik behin egiten den ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azoka, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiek elkarlanean antolatuta.

ABIAN azokak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuaren eta SD Eibar Fundazioaren laguntza jaso du.

Laugarren edizioa beteko du Debabarreneko Lanbide Heziketaren azokak. Aurreko edizioetan bezala, Eibarren egingo da, Armeria Eskolako patioan. Parte hartuko duten ikastetxeak dira: Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar-Ermua, Eibarko Oinarrizko LH eta Ermua-Mallabiako Oinarrizko LH.

Lanbide Heziketa sustatzea du helburu nagusi ABIAN azokak, Debabarrenean eskura dagoen eskaintza zabala ezagutaraztea egun enpresen beharretara egokitzen den kalitatezko formazio aukera gisa. Era berean, azokaren bidez, eskualdeko zein inguruko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta prestakuntza tekniko-teknologikoa duten pertsonak izatea ahalbidetu nahi da

Honela, orain artean, eskualdeko hamahiru enpresek bat egin dute egitasmoarekin, Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko harreman zuzena eta kolaborazio-sarea agerian utziz. Enpresa laguntzaile dira: Alcorta, Bronymec, DanobatGroup, Egile, EPC, Grupo Unceta, Haizelur, HRE Hidraulic, IK4-Tekniker, Industrias Mail, MEK Group, Sitab eta Urkotronik.

Gainera, azokak bete-betean egiten du bat berriki aurkeztutako Basque Precision Technology District (BPTD) egitasmoarekin. BPTD ekimenak Debabarreneko sektore industriala sendotzea du helburu, besteak beste, pertsonen prestakuntza bultzatuz Debabarreneko eskualdea doikuntza-teknologietan erreferente bilaka dadin.

 

Bisita gidatuak

ABIAN azokak iraungo duen hiru egunetan, eskualdeko DBHko eta Batxilergoko ikasleekin bisita gidatuak egingo dira. 700 ikasletik gora bilduko dira.

Ikasleez gainera, publiko orokorrak ere zabalik izango ditu azokako ateak. Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatuko dira, irekiak eta doakoak, interesa duten herritar guztiei zuzenduta.

ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokaren IV. edizioa martxoan egingo da