Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian da TKGUNE lehiaketa: Ekintzailetza industrialarentzat sariak

Abian da TKGUNE lehiaketa: Ekintzailetza industrialarentzat sariak

2019/05/13
  • Elgoibar
  • Tkgune
  • Sariak
Enpresa-industriala sortzeko ideia bat duzu eta laguntza behar duzu gauzatzeko? Balia ezazu Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat.

Lanbide Heziketako TKGUNE FABRIKAZIO sareak Elgoibarko Udalarakin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, UPV/EHUrekin eta Debegesarekin elkarlanean, eta DanobatGroup, Alcorta Forging Group eta Rural Kutxaren babesarekin, Tkgune lehiaketaren 6. edizioa martxan jarri du, Euskal Erkidegoko 35 urte arteko gazteei zuzenduta.

  • Lehiaketaren oinarriak, eskaera orria eta kartela
  • Ideiak aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 20a
  • Sariak: 2.500 eta 2.000 euro, eta baita proiektua garatu eta negozio bihurtzeko behar duten prestakuntza (neurrira egindakoa), aholkularitza-orduak eta makina eta instalazio industrialak erabiltzeko orduak ere.
  • Informazio gehiago: IMH, Roberto Altzerreka, ekintzaile@imh.eus edo 943 74 41 32 telefonoan

 

Lehiaketaren antolatzailea Lanbide Heziketako TKGUNE FABRIKAZIO sarea daIMH (Koordinazio burua), Bidasoa, Egibide, Elorrieta, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe, Lea Artibai, Miguel Altuna, Oteitza, Salesianos Deusto, Tolosaldea, Txorierri, Ugle, Usurbilgo Lanbide Eskola, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia.

 

Abian da TKGUNE lehiaketa: Ekintzailetza industrialarentzat sariak