Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EPI hornitzaile bila dabil Debegesa

EPI hornitzaile bila dabil Debegesa

2020/04/21
Debegesan, enpresei banatzen dizkieten EPI hornitzaile bila gabiltza langileak berriz lanean hasteko behar duten materiala eros dezaten.

Debegesak dei egiten die Norbera Babesteko Ekipoak egiten ari diren eskualdeko hornitzaileei, Debegesako web orrialdean argitaratuko den direktorio bat sortzeko. Edozein motako EPIak egiten dituzten hornitzaileak bilatzen ditugu eta baita ere bestelako materiala egiten duten enpresak, hidrogelak edota seinaleak, besteak beste.

Ekimen honek, jarduerara itzultzeko prestatzen ari diren edozein sektoretako enpresek (industria, merkataritza, turismoa, eraikuntza, etab.) ezarritako segurtasun arauak betetzen duten materiala edukitzea du helburu.

Debabarreneko enpresa askok, zuzenean edo zeharka, hainbat ekimen ari dira aurrera eramaten COVID-19aren hedapena pairatzeko eta egoerak ahal bezain laster hobera egin dezan.

EPIak egiten ari den hornitzaile bat bazara eta enpresei banatzeko materiala baduzu, gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke:

-          Izen-emate formulario hau betez  

-          pymes@debegesa.eus helbidera idatziz

-          680 83 79 01 zenbakira deituz edo WhatsApp bat bidaliz

EPI hornitzaile bila dabil Debegesa