Debegesa

Debabarreneko garapen agentzia gara: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. Eskualdeko garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin sortu zen 1985ean eta gaur egun, zerbitzuak eskaintzen diegu eskualdeko herritarrei, enpresei, ekintzaileei eta udalei.

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea da. 1985eko urriaren 23an eratu zen eta lehendabiziko garapen agentzia izan zen Euskadin eta Estatu osoan. Europan ere lehendabizikoen artean dago. DEBEGESA Debabarreneko 8 Udalek osatzen dute: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Debegesa irabazi asmorik gabeko elkarte publikoa da, eta bere helburu soziala Debabarrena eskualdearen garapen jasangarria bultzatzea da, ikuspegi ekonomiko, sozial, estrategiko eta solidario batetik, herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera.

Xede honekin, hobekuntza-ekintza zehatzak bideratzen ditugu eta eskualdeko beharrei erantzuteko, Debabarreneko udalekin, Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean dihardugu hainbat programatan.

Debegesaren helburu nagusia eskualdearen hazkunde jasangarria sustatzea da, eskualdeak dituen premiak hobekuntza-jarduera bihurtuz, ahal den neurrian gure bezero diren herritar, enpresa, ekintzaile eta udalen beharrak ase ahal izateko.

Zer da Debegesa?

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea, 1985ean sortu zen Debabarrena eskualdean garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Zer egiten dugu?

Eskualdeko garapen jasangarria bultzatu, eskualdeko beharrak hobekuntza ekintza zehatzetan bilakatuz.

Nola?

Balio erantsiaren ekarpenaren bidez eta, giza eta material baliabideen mobilizazioaren bitartez, era proaktiboan.

Norentzat?

Debabarreneko udal, ekintzaile, enpresa eta herritarrentzat.

Debegesak honako arlo hauetan egiten du lan

TURISMOAN
Debabarrena turismo-helmuga jasangarri bihurtzea da helburua, helmugako enpresen lehiakortasuna hobetuz eta kalitatezko turismo-produktuak sustatuz, Debabarrenarekin konprometituta dagoen turista errespetutsuak erakartzeko.  

ENPLEGUAN ETA GIZARTE BERRIKUNTZAN
Zerbitzu honen helburua enplegua eta aberastasuna sustatuko duten garapen-ekimenak bultzatzea da, eskualdeko hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

BERRIKUNTZAN, EKINTZAILETZAN ETA ENPRESAN
Sail honen helburua Debabarrenean enpresen eta enpleguaren sorrera bultzatzea da, batez ere sektore berritzaileetan, hazten ari diren eta enplegua sortuko duten sektoreetan. Honez gain, enpresei aholkularitza eskaintzen diegu.

HIRIGINTZA ETA BIRGAITZE LANETAN
Bi alor hauetan ondorengo helburuak ditugu:

>Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko laguntza ematea, Debabarreneko hirigune historikoei eta gainerako hiri eta landa-eremuei.
>Eskualdeko udalei laguntza teknikoa ematea, hirigintzaren eta arkitekturaren alorretan.

GARAPEN JASANGARRIAN
Sail honen helburu nagusia Sail honen helburu nagusia Debabarrenean garapen jasangarria bultzatzea da, Agenda 2030 metodologiaren bidez. Gaur egungo eta etorkizuneko ingurumen-erronka nagusien inguruan herritarrei eta enpresei zuzendutako hainbat ekimen garatzen ditugu.


Proiektuak

Zerbitzu konkretuak eskaintzeaz gain, proiektu estrategikoak ere garatzen ditugu Debabarrenean.

Berriak

Debegesari buruzko azken albisteak prentsa gunean topatuko dituzu.

Zerbaitetan lagundu zaitzakegu?

    Lege-oharra