Gure balioak Sariak

DEBEGESAk Gure Balioak Sariak sustatu eta antolatzen ditu urtero, 2010. urteaz geroztik. Orain arte, Debabarrenean gizarte-balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitatea saritu eta publikoki aitortu izan du. 2024tik aurrera, aldiz, kategoria desberdinak bereiziz, hiru sari banatuko ditu. Gure Balioak proiektuaren helburua eskualdeko gizarte-balioak indartzea da. Balio hauek Debabarreneko herritarrek berezko moduan identifikatzen dituzte.

Proiektua DEBEGESA-k bultzatzen du, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, eskualdeko zortzi udalez osatutakoak. Bere misioa eskualdearen garapen jasangarria bultzatzea da, giza- eta materia-baliabideen bidez, balio erantsia gehitzen era proaktiboan. Hori horrela, balioak ukiezinak diren elementu estrategiko eta beharrezkotzat jotzen dira, Debabarreneko gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Sarien sorreraren zergatia eta prozedimendua

Pertsonen garaia da. Balioek pertsonen jarrerak zuzentzen dituzte familiarekin, bizilagunekin, lagunekin… jokatzen dugunean, baita bestelako esparrutan ere: enpresetan, hirietan, ingurune naturaletan… Alegia, balioek gure jokabideak determinatzen dituzte. Horregatik, giza elementuak dira lurraldeen arteko desberdintasunak definitu eta markatzen dituztenak, eta azken finean, lurraldearen lehiakortasuna determinatzen dutenak, hein handi batean.

Debabarrenean, begi-bistatik galtzen ez dugun helburu zehatz bat dugu: gure lurraldeko garapen jasangarria – alor guztietan: ekonomikoan, ingurumenean sozialean eta kulturalean – eta lehiakorra bultzatzea. Hori dela eta, babestea eta indartzea beharrezkoak diren balioen inguruan hausnartu dugu. Horretarako, ikerketa eta gogoeta prozesu bat gauzatu genuen non 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Emaitzek honako funtsezko lau balio hauek indartu behar direla diote: INTEGRITATEA, ERRESPETUA, EKINTZAILETASUNA ETA LANKIDETZA-ELKARLANA.

Balio horiek hausnarketan parte hartu duten pertsonek eskualdean berezkoak direla diote, baina gaur egun “ahul” daudenak edota beraien garrantzia jomugan jartzeko beharra dutenak. Horregatik, Gure Balioak deitu diegu.

Horrela bada, Herri Foro baten laguntza daukagu. Foro hau adin, sexu eta esparru desberdinetako eskualdeko pertsonez osatua dago, eta Aholkularitza Kontseiluko funtzioak betetzen ditu. Funtzioak honakoak dira:

  1. Lau balioen egoeraren inguruan, kontzientzia kritiko batetik hausnartu eta hausnarrarazi.
  2. Proiektuaren bilakaera aholkatu/behatu.
  3. Eztabaidatu eta hausnartzeko gai desberdinei buruzko proposamenak egin, proiektuko ekintza planean proposaturiko kanal desberdinetarako.
  4. Ekintza zehatzetan parte hartu: herritarrengana iristeko ekintzak gauzatu, iritzi artikuluak idatzi, elkarrizketak egin, mahai inguruetan parte hartu, sarietan eta sarien epaimahaian parte hartu, etab.

Dena den, proiektu hau herritar guztien parte hartzeari irekita dago. Pertsona guztiak gure balioen arabera jardun eta bizi gara. Beraz, pertsona guztiok daukagu honi buruz asko esateko. Hau horrela izanik, proiektu honetan parte hartzera animatzen dugu mundu guztia gure sare sozialen bitartez (Facebook, Instagram eta X).

IRABAZLEAK URTEKA